Lapurdira kultur irteera

    • Maiatza 18, eguaztena

Oraingo ibilaldiak Lapurdiko kostara garamatza. Arrantzale, korsarioen eta indianoen lurraldera. Ipar ekialdean Baiona, Lapurdiko hiriburua, dugu. Hegoalderago Donibane Lohizune dugu.

Baiona Aturri Errobi ibaien konfluentzian dago. 50 mila biztanle inguru ditu eta hasierako begiradan herri handi bat ematen du, baina erromatarrek Lapurdum izenarekin eraiki zuten hiri honek sorpresatxo ugari ditu. Mendeetan zehar ongi kontserbatu diren hiru auzo ditu: Grand Bayonne edo Baiona zaharra, Petit Bayone eta Izpiritu Sainduaren auzoa.

Baiona Zaharra Katedralak menperatzen dituen ingurunetan dago kokatuta. Bertako kale estuetan XVI, XVII eta XVIII mendeko etxeak daude, hala nola Belzunze Jauregia eta Brethous jauregia. Katedrala eta bere klaustroa Erdi Aroko hiri baten oparotasunaren seinale dira, eraikuntza bikaina XIII mendean hasi ziren eraikitzen, eliza erromaniko baten gainean eta XVI mendean amaitu zen, Gotikoaren azkeneko bi etapetan eraikia. 88 metroko orratzak XIX mendean eraiki ziren. Hemen aurkituko ditugu ere Udaletxea 1643an eraikia, eta Les Halles merkatua.

Baiona Txikia auzo bitxi bat da, fatxada erregularrez eta kale estuez beteta. XII mendean hasi zen eraikitzen. Bertan Museo interesgarrienak aurkitzen dira: Euskal Museo, Euskal Herriari eskeintzen duen bilduma etnografiko paregabekoa duena, Bonnat Museoa (berritzen), Urdailazpikoaren Museoa Pierre Ibaialderen tailerra) eta Gaztelu berria, Chateau Neuf. Izpiritu Sainduaren auzoa, hirigotorrak menperatzen duena; bertan bizi datalde judutar garrantzitsu bat, XVI mendearen hasieran Espainiatik iritsi zena. Tren geltokia hemen dago. Eta txokolatearen Museoa, “L’Atelier duChocolat”.

Etxeratzerakoan geldiune txiki bat Donibane Lohizunen egingo dugu, Donibane-Lohizune da Nivelle ibaiaren ahoan kokatuta dagoen kostaldeko portua. Donibane-Lohizunek denbora luzez jasan behar izan ditu Ozeano Atlantikoaren haserreak. 1680an itsasikara batek ia hiri osoa suntsitu zuen. koloreak bisitarekin gozatzera eramango gaituzte. Eta dena borobiltzeko hor dugu San Joan Bataiatzailearen Eliza. Inguruko elizarik enblematikoena da eta kaoban landutako galeriak ditu, pasatzen diren mendeen zelatari. Afrikako lurretatik portura iristen ziren egur aberatsez kargatutako ontzien adierazgarri. Eliza honetan Frantziako Erregea, Luis XIVa eta Espainiako Infanta, M. Teresa, ezkondu ziren

Ekitaldiaren xehetasunak