
- MARTXOAK 23, eguaztena
- 2 autobus (85 lagun)
- Ikustekoak: Zenarruzako kolegiata, Markina herria, Axpe Sagardotegia, Itsas Lur jatetxea, Pilota Unibertsitatea, Barinaga auzoa …
Markina-Xemein Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea Artibai eskualdekoa. 1952an sortu zen, Markina hiriak eta Xemein elizateak bat egin zutenean. Gaur egun 5.000 biztanle inguru ditu. Artibai eta Urko ibaiek bat egiten duten lekuan, mendiz inguraturik dago alde guztietatik (gehienak 400-800 metro ingurukoak, Oiz kenduta, hego-mendebaldean, 1026 metrokoa). Zapola mendian mundu osoan famatua den marmol beltza ateratzen da. Empire Stateko hallean, Onuko atrilean, El Kairoko errege Jauregiko solua marmol horrekin eginak daude. Markinako hiribildua 1355. urtean sortu zuten. Markina oso lotuta dago pilotarekin, bertan Pilotaren Unibertsitatea (udal pilotalekua) dago, zestaz jokatzeko. Bertako seme askok mundu osoan zehar jokatu zuten Jai Alai izeneko frontoietan.
Itsasotik kilometro gutxira dago. Sagar-arbolak eta mahastiak ugariak dira, beraz sagardo eta txakolina ere dastatu daitezke
Pertsona ospetsuen artean: Jose Maria Arizmendiarrieta (1915-1976), Euskal Herriko mugimendu kooperatibistaren sortzailea Barinaga auzoko baserri batean jaio zen. Bixenta eta Juan Antonio Mogel (1745-1804), euskal idazlea. Eibarren jaioa, Xemeingo parroko izan zen. Gregorio Larrañaga “Mañukorta” (1943-), bertsolaria. Xabier Kaltzakorta (1961), euskal idazlea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Kilometro gutxira Ziortzako Kolegiata dago. Gotiko berandiarra eta berpizkundeko eraikuntzak aipagarriak dira.
Ikuspegi orokorra izateko hau izango da gure plangintza:
Ordua | ||
8:15-8:30 | Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzatik irten | |
9:30-10:30 | Ziortzako Kolegiata, denok elkarturik. Bus 1 eta 2 | |
10:45-12:00 | Markinako bisita gidatua bus 1 | Axpe Sagardotegia: bisita eta hamaiketakoa bus 2 |
12:15-13:30 | Axpe Sagardotegia: bisita eta aperitiboa bus 1 | Markinako bisita gidatua bus 2 |
14:15 | Bazkaria Itsas Lur Jantokian, Markinan, denok elkarturik | |
16:30-17:30 | Zesta-Punta frontoiaren bisita gidatua eta entrenamendua ikusi edo Barinaga auzoa bisitatu, Don Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zen tokia. | |
18:00 | Etxeruntz |
Prezioa 30-35€ izango dira, izena emango duen pertsona kopuruaren arabera. Ordaintzeko epea martxoaren 7 eta 9 izango dira, aurretik on-line jasotako zerrendaren arabera, gehienez 80 pertsona bete arte. Epe horretan bazkariko proposamenak aukeratuko dira. Bazkarian aukera hauek egongo dira: entsalada edo dilistak; legatza edo sekreto iberikoa labean eginak; flana edo txokolate tarta. Kafea eta urteko ardoa barne. Hortik kanpo hartzen dena, norberak ordaindu beharko du.