Mendi ibilaldia: AMURRIOtik MAROÑOko urtegira

  • Noiz: 2023, MAIATZAK 25, osteguna
  • Luzera: 12 km
  • Iraupena: 4 ordu inguru
  • Zailtasuna: Erreza
  • Desnibela: 509 m.
  • Joan etorria:  Autobusez (40 pertsona gehienez)
  • Bazkaria: Amurrioko ABIAGA jatetxean.
  • Izena emateko azken eguna: Maiatzak 21, igandea
  • Prezioa:
    • Federatuak: 35 €/pertsonako (Autobusa + bazkaria)
    • Ez federatuak: 40 €/pertsonako (Autobusa + bazkaria + asegurua)
  • Ordainketa: Transferentzia bitartez, ES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrontera
  • Transferentziaren kontzeptu bezala “Izena – AMURRIO” jarri beharko da.
  • Behin ordainduz gero, ez da itzulketarik izango.
  • Bazkideekin batera, nahi izanez gero, etxeko edo lagun diren beste batzuk etor daitezke.

AZALPENA

Oraingo honetan proposatzen dugun mendi txangoak Amurrio-Aiara-Urduña inguru polit ederrera eramango gaitu. Gorobel mendilerrotik oso gertu, paraje aproposa da, oso, mendi leuna egiteko eta ikuspegi panoramiko bikainez gozatzeko.

Zehazki, ibilbide lineala da, Amurrion hasi eta Maroñoko urtegian amaituko dena. Tartean, Etxegoien (Aiara), Mendeika (Urduña) eta Balendia-Bizkar (Urduña) kontzejuetatik igaroko gara, eta Burubio eta Babio mendi apalen gailurretara igoko gara. Guztira, ba, 12 kilometroko ibilbidea da, zailtasun gabekoa, 4 ordu inguruko denboran, erritmo lasaian egiteko aukera ematen duena.

Eguerdian, eguneko menu bat dastatuko dugu Amurrioko Abiaga Jatetxe erakargarrian.

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

    • 07:45 – Bergara
    • 07:50 – San Prudentzio
    • 08:00 – Arrasate (Udaltzaingoaren ondoko geltokia
    • 08:05 – Aretxabaleta (Eroski aurreko geltokia)
    • 08:10 – Eskoriatza

IBILBIDEAREN ZEHAZTASUNA

  • AMURRIO (Ikastola)    248 m    0,0 km                     
  • ETXEGOIEN auzoa       300 m    1,5 km
  • BURUBIO mendia         539 m    3,5 km
  • MENDEIKA auzoa         466 m    4,5 km
  • BABIO mendia                583 m    7,0  km
  • BALANDIA-Bizkar         375 m    9,9 km
  • MAROÑOKO urtegia     330 m   11,8 km
  • — 14:00           Autobusez Amurriora
  • — 14:30          Bazkaria ABIAGA Jatetxean

AMURRIO. Amurrio Arabako herri bat da, Aiarako Kuadrillan kokatua dagoena. 10.000 biztanle inguru ditu eta bertako ekonomia industria sidero-metalurgikoan oinarrituta dago (altzairuzko hodien fabrikazioa). Hainbat museo ditu, hala nola energia berriztagarrien Aresketamendi parkea, Likorearen Museoa eta Bizikletaren Museoa. Horrez gain, Arabako Txakolina Jatorri Deitura duen upeltegi ekoizlerik handiena ere badu (bisitak txakolindegitik ibilbidea eta txokoa dastatzeko aukera eskaintzen du).

ETXEGOIEN. Etxegoien Aiarako udalerriko landa-auzoa (kontzejua) da, eta Amurriotik 1,5 km-ra dago.

MENDEIKA. Urduñako landa-auzoa (kontzejua) da. Bertatik abiatzen dira Burubio eta Babiorako ibilbide ohikoenak.

BURUBIO (539 m). Mendi txikia da, baina hurbildu hala, gorakoan nahiz beherakoan, ikusmirak, ordea, apartekoak dira, bere kokapen estrategia dela-eta. Gailurra, aldiz, zuhaitz artean erdi estalita aurkitzen da.

BABIO (583 m.) Mendeikatik abiatuta, 2 kilometro eta zerbait gehiago egin beharko ditugu, aldapa bigunean beti, lehenengo larreak zeharkatuz eta gero izozkin koloreko azala duten baso-pinudiak gailurreraino bidaide ditugula. Tontorrean, postontzi berezi bezain artistikoa dago, eta, bertan, Luis Padurak burdinaz egindako artzainaren irudia nabarmentzen da. Inolako zalantzarik gabe, Aiara eta Nerbioiko harana begiratzeko gonbitea egiten digu, eta, era berean, artaldeek zein artzainek lur-eremu hauek betetzen zituzten garaietara eramango gaitu.

MAROÑOko urtegia, inguruko herriak urez hornitzen dituena, inguru natural ederrean dago, belardi berdeez inguratutako espazio ireki zabalekin eta Gorobel mendilerroaren gailurretarako (Tologorri, Ungino, …) postalezko bista bikainekin.

ABIAGA Jatetxea. Amurrioko jatetxerik nabarmenetakoa da.

Ekitaldiaren xehetasunak