
XEHETASUNAK
- Eguna: IRAILAK 28, EGUAZTENA
- Bidaia: autobusez
- Luzeera: 10,7 km. (3 ordu eta erdi)
- Desnibela: 560 metro
- Zailtasuna: Ertaina
- Bazkaria: Urturiko Garimotxea jatetxean.
IZKI PARKEA
Izki, Arabako hego-ekialdean kokatu dagoen Parke Naturala da. 1998an jaso zuen izendapena eta gaur egun 9143 hektareako hedadura du. Ingurune babestu honetaz gozatzeko hamaika zidor eta bide balizatuak aurkituko ditugu, eta bakoitzak, natura eremu babestu honek bere erraietan izkutatzen dituen sekretuak erakutsiko dizkigu. Basoz eta harkaitzez janzten diren lur hauetan, Europako baso kontserbatu eta zabalenetako den Quercus pyrenaica (ameztia) nagusia izan arren, bestelako zuhaitz motak ere ikusiko ditugu, hala nola, pagadiak, haltzadiak, urkidiak, hariztiak, ezkameztiak… Bioaniztasun handia duen eremu honetan kokatzen da Korres herria, Izkiko Parke Naturalaren barruan dagoen gune bakarra eta oraindik harresien eta gazteluaren zati bat kontserbatzen duena.
IBILBIDEA: BUJANDA – KORRES – MUELA – DURRUMA KANPEZU
Bujandatik irten, eta Izki errekatxoaren zulotik Korresera egingo dugu; hemendik begiratoki batera igoko gara, Izki basoa osorik ikusten den begiratokia; gero, San Roman ermita ezagutuko dugu, haitzulo baten barruan dagoena. Hurrengo Muela igoko dugu. Bertatik ikuspegi ezin ederragoak ikusiko ditugu. Bukatzeko, Durruma Kanpezura jetsiko gara. Hemen autobusa izango dugu zain, Urturira bazkaltzera joateko.
IKUSTEKOAK:
- Natura oparoa Izkin. Europa mailan ongien kontserbatuta dagoen ameztirik garrantzitsuenetako bat ikus daiteke 9.000 ha baino gehiagoko zabalera duen eremuan. Gainera, urte askoko agin eta ezkiak ere badira.
- Bujanda. Jasokundearen ama Birjinaren eliza nagusia: eliza barruan, San Faustoren gorpuzkinak gordetzen dira.
- Korres. Erdi Aroko diseinua kontserbatzen du oraindik ere herrixka polit honek: bertoko eraikinak, kale estuak eta igarobideak horren exenplu adierazgarriak dira.
- Muela mendia (1.055 m.). Izkiko Parke Naturaleko gailurrik ezagunenetakoa. Ez du garaiera handirik, baina Parke Naturalaren Korresko sarreratik igoera polita dauka; baita hegoaldetik ere, Durrama Kanpetzu aldetik ere. Izkiko parke naturaleko parajeak ezagutzeko mendi apropos-aproposa.
- Durruma Kanpezu. Batetik, San Roman baseliza: labar-baseliza xumea bada ere, haren izena aipatzen da jada XVII. mendeko dokumentazioan. Bestetik, Andra Mariren eliza nagusia: XVI-XVII mendeetako eraikina da, eta aurreko eraikinaren hainbat elementu erromaniko ditu.
- Urturi. Arabako Bernedo udalerriaren hegoaldean dagoen herria da, bigarren populatuena dena herriburuaren ondoren. Izkiko natura parkearen barruan kokatuta dagoenez, naturak eta golf zelai batek bisitariak ere erakartzen ditu. Urturin bazkalduko dugu, hain zuzen, Garimotxea jatetxean.
Goienagusiko mendi-taldea