Mikel Inuntziaga ‘INUN’ kantariaren hitzaldi musikatua

  • ABENDUAK 21, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

2014an hasi zen Inun musikariaren (1983) ibilbidea. Hiru disko ditu kaleratuak musikari zornotzarrak: Berreginez (2014), Da nola (2016), eta Aingurak (2018). Horrez gain, kolaborazioak (Bernardo Atxaga, Itxaro Borda, Miren Agur Meabe…) eta sormenean eta euskal kontzientzian oinarritutako hitzaldi musikatuak egiten ditu Inun-ek.

HITZALDI MUSIKATUA 

Mikel Inuntziaga ‘INUN’ musikariak hitzaldi musikatu fresko eta dinamikoa prestatu du. Musikaren bitartez, sormena, euskal kontzientzia eta kulturarako grina piztea da saioaren helburua. Emanaldian zehar Sergio Mayoral tronpetista bikainaren laguntza izango du.

Ekitaldiaren xehetasunak