NAIARA GOIA: Arantzazulab. Egungo gizarte erronkei erantzuna emateko ikuspegiak: lankidetza gobernantza eredu berriak

  • MAIATZAK 11, eguaztena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

NAIARA GOIA IMAZ Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik.

Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan.

– Arantzazulab-en hasi aurretik,  MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen.

Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria.

Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du.

Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan.

HITZALDIAREN AZALPENA

Arantzazulab-en aurkezpena egingo da, gizarte berrikuntza laborategiaren helburu nagusiak eta abian jarritako egitasmo gakoak aurkeztuz.

– Gobernantzaren berrikuntza ardatz hartuta, egungo gizarte erronkei erantzuna emateko Arantzazulab-etik proposatzen diren ikuspegiak partekatuko dira.

– Horrekin batera, Goienagusi-ko bazkideekin eta hitzaldira  bertaratuekin elkarrizketa irekiko da, beraien ikuspegia jasotzeko eta Arantzazulab-en egin dezaketen ekarpenaren inguruan gogoeta egiteko.

Ekitaldiaren xehetasunak