
- 2027, maiatzak 12, eguaztena
- 10:00
- Santa Ana Antzokia – OÑATI
GAIA
Bizitza aldatzen denean
Mindfulnessa —arreta osoa— eta zaintzaren etika
Bizitzan zehar aldatu egiten dira gure gorputza, eguneroko erritmoak, harremanak, ardurak eta munduan dugun lekua. Zer gertatzen da gure gorputzean, arretan eta harremanetan bizitza aldatzen denean? Eta zerk lagun diezaguke aldaketa horiek argitasun eta oreka handiagoz bizitzen?
Hitzaldi honetan mindfulnessa —arreta osoa— eta zaintzaren etika elkarrizketan jarriko ditugu.
Arreta osoa unean gertatzen ari denaz ohartzeko gaitasuna da. Gorputzaren, arnasketaren, pentsamenduen eta emozioen seinaleei erreparatzeak egoera hobeto ulertzen eta, automatismoz erreakzionatu beharrean, modu kontzienteagoan erantzuten lagun diezaguke.
Zaintzaren etikak begirada zabaltzen du: ongizatea ez dago norberaren esku bakarrik. Geure burua nola zaintzen dugun ez ezik, besteekin nola erlazionatzen garen eta elkar sostengatzeko zer baldintza sortzen ditugun ere aztertzea proposatzen du.
HITZALDIAREN HIRU MUGIMENDUAK
01 Zer dakigu? Aldaketak, gorputzak, arretak eta harremanek gure esperientzian duten eragina ezagutzea.
02 Zer nabaritzen dugu? Arreta osoko praktika labur baten bidez, gorputzaren, arnasketaren eta arretaren funtzionamendua zuzenean behatzea.
03 Zer egin dezakegu? Ikasitakoa eguneroko egoeretan, harremanetan eta zaintza-esperientzietan nola erabili aztertzea.
HIZLARIA
Naiara Gorroño Viteri (Arrasate)
EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea.
Bere irakaskuntza eta ikerketa-lanean mindfulnessa, auto-ezagutza, ongizatea eta zaintzaren etika lantzen ditu, ikuspegi humanista eta akademikotik.
Ikerketa-ekintza parte-hartzailean egindako lanetik abiatuta, norberaren zaintza, elkarrekiko zaintza eta zaintza instituzionala lotzen dituen ikuspegi ekosistemikoa garatzen du.
