OHIKO BATZAR OROKORRA

Eguna: Martxoaren 11an

Oruda: 10:00tan

Lekua: Arrasateko Kulturaten

Goienagusiko urteko Batzar Orokorra egingo dugu, Martxoaren 11an, goizeko 10:00tan Arrasateko Kulturaten.

Bertan, ohikoak diren puntuak aurkeztu, eztabaidatu eta onartu beharko dira:

  • 2023 urteko diru kontuak
  • 2023 urteko elkartearen kudeaketa,
  • 2024 urteko aurrekontua,
  • Zuzendaritza Batzorderako proposatzen diren kide berriak

Puntu hauez aparte, badira beste bi puntu, eztabaidatu eta onartu beharko direnak baita:

  • Bazkide kuotaren murrizketa
  • Barne Araudian egindako aldaketa batzuk

Puntu hauen informazio guztia, korreo elektronikoz bidaliko da bazkide guztiei, behar den dokumentazioarekin.

Aurten baina, baditugu nobedade batzuk, hemen aurreratu nahi ditugunak:

  1. Batzarra ahalik eta arinen egiteko, aurreko batzarreko akta korreoz bidaliko da baita, eta batzarrean bertan ez irakurtzea proposatuko da
  2. Botazio elektronikoa izango dugu lehen aldiz. Botazio hau egiteko, mugikorra ezin bestekoa izango da. Beraz:
    1. bazkide guztiei eskatzen zaie bere mugikorrarekin joatea, bertan jasoko duzue galdeketa
    2. Izena emateko erabiltzen dugun GOOGLE Formularioa erabiliko da, danok erabiltzen ohituta gaudenok
    3. Botazio aurretik, Idazkariak behar diren beste argibide emango ditu botazioa nola egin
    4. Edozein arrazoiengatik, norbaitek ezingo baluke mugikorrarekin aritu, botoa paperean emateko aukera ere egongo da. Botoa Idazkariari emango dio, eta honek sisteman sartuko du.
    5. Botoa guztiz anonimoa izango da. Hori zihurtatzeko, ohikoaren kontra, ez da posta elektronikoa eskatuko formularioa betetzerakoan
    6. Botazioa batzar bukaeran egingo da, hau da, lehendabizi puntuak aztertu. Eta bukaeran, bazkideak mugikorrean jasoko duen galdeketan, puntu danak, banan banan, botatu beharko dute, aldeko botoa, kontrakoa edo abstentzioa emanez.

Bukatzeko, galde erreguak izango dira.

Norbaitek beste bazkide baten ordezkaritza aurkeztu nahi badu, erantsitako dokumentua erabili eta Zuzendaritza Batzordeari eman beharko dio bilera baino bi ordu lehenago.

Ekitaldiaren xehetasunak