Sare Sozialei buruzko tailerra

Otsailaren 14an HUHEZIko Amaia Arroyo irakasleak eman zigun hitzaldiaren osagarri praktiko gisa, honako TAILER hau antolatu dugu:
  • Egunak: Maiatzak 3 eta 17, martitzenak.
  • Ordua: 10:00 – 12:00
  • Lekua: Kulturate
  • Gehienezko partaide kopurua: 20 lagun
EGITARAUA
Maiatzak 3: TWITTER  (2 ordu)
  • Saioaren edukia: Twitterren lehenengo pausoak emateko tailerra izango da. Helburua sare sozial horretan izena ematea eta hastapenak egitea, gero autonomiaz nola erabili daitekeen ikasteko. Taldea ez da oso jendetsua izango, horrela, irakasleak denon galderei erantzuteko aukera izango du. Asmoa da denok parte hartzea; horregatik, honako hauek bete behar dira:-
    • Smartphone-a izan behar da.
    • Aplikazioak instalatu ahal izateko aukera izan behar da (Google Play edo App Store).
    • Posta elektronikoa mugikorrean bertan kontsultatzeko aukera izan behar da (pasahitza gogoan ekarri, badaezpada).
Maiatzak 17: INSTAGRAM (2 ordu)
  • Saioaren edukia: Instagramen lehenengo pausoak emateko tailerra izango da. Helburua sare sozial horretan izena ematea eta hastapenak egitea, gero autonomiaz nola erabili daitekeen ikasteko. Taldea ez da oso jendetsua izango, horrela, irakasleak denon galderei erantzuteko aukera izango du. Asmoa da denok parte hartzea; horregatik, honako hauek bete behar dira:-
    • Smartphone-a izan behar da.
    • Aplikazioak instalatu ahal izateko aukera izan behar da (Google Play edo App Store).
    • Posta elektronikoa mugikorrean bertan kontsultatzeko aukera izan behar da (pasahitza gogoan ekarri, badaezpada).

Irakaslea: AMAIA ARROYO

Amaia Arroyo-Sagasta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea eta Hezkuntza Bereziko irakaslea da. Egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, baita KoLaborategia laborategiko koordinatzailea ere, Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia.

Ekitaldiaren xehetasunak