ZAMUDIO-DERIO inguruak ezagutzera bisita

  • Eguna: 2024ko Aprilaren 9a
  • Prezioa: 25€
  • Kopuru maximoa: 30 pertsona
  • Izena emateko lehenengo eguna: Martxoaren 27a
  • Irteera ordaintzeko:
    • Apirilak 3 baino lehenago kontu hauek aukeran:
      • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
      • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
    • OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
  • Bisita gidatuen hizkuntza: gazteleraz Txakolindegiarena, euskeraz Nekropoliarena eta bietara CIC BIOgunearena

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • 08:30 Eskoriatza Akeita
  • 08:35 Aretxabaleta Azbe
  • 08:45 Arrasate Udaltzaingoa
  • 08:55 San Prudentzio
  • 09:05 Bergara Bus geltokia
  • 09:55 Zamudio
  • 18:00 Zamudio/Eskoriatza

EGITARAUA

  • 10:00-11:00 Cic BIOgunera bisita: 15 pertsoneko bi talde egingo ditugu
    (Talde batek azalpenak entzuten dituen bitartean besteak laborategia ezagutuko du eta alderantziz)
  • 11:00-12:00Kafea hartzeko denbora librea
  • 12:00-13:45 Magalarte txakolindegira bisita
  • 14:15/14:30 Baserri Antzokian bazkaria (Menua bertan aukeratzeko eta kafea aparte)
  • 16:00/17:45 Derioko Nekropoliaren bisita gidatua

DESKRIBAPENA

CIC bioGUNE

CIC bioGUNE, Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kidea, funtsezko ikerketa zentroa da nazio eta nazioarteko panorama zientifikoan eta osasun-zientzien arloan ezagutza iturri gisa agertu da. CIC bioGUNEko ikertzaileen abangoardiako jarduera zientifikoak Kimikaren, Biologia Estrukturalaren, Molekularraren eta Zelularraren arteko interfazea aztertzen du, etorkizunerako Medikuntza zehatzagoa garatzeko helburuarekin.

Bi ikerketa-programak, “Aitortza molekularra eta ostalari-patogeno-interakzioak” eta “Metabolismoa eta seinaleztapen zelularra gaixotasunetan”, ehun zientzialari eta teknikari baino gehiagok osatzen dute, gaixotasunen oinarri molekular eta mekanismoetan arreta jartzen duten metodo berriak sortzeko eta terapia aurreratuen garapena sustatzeko.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatua (Derio, Bilbo), CIC bioGUNEren jarduerak barne hartzen ditu oinarrizko ezagutzak zein orientatutako ezagutzak sortzea (argitalpenak, patenteak, erakundeetako eta kongresuetako biltzarrak), ikertzaileen talentua prestatzea eta nazioarteko, estatuko eta tokiko erakundeekin lankidetzan aritzea. Zentroak beti jartzen ditu bere aurrerapen teknikoak, azpiegiturak eta langile zientifikoak gizartearen, osasungintza eta enpresa komunitatearen eta komunitate zientifiko globalaren zerbitzura.

CIC bioGUNEk azpiegitura zientifiko modernoak ditu, prestigio handiko zientzialariek zuzenduta, eta horri esker, Europako ikerketa-institutu nagusiekin lehiatzea ahalbidetzen dute. Besteak beste, erresonantzia magnetiko nuklearra (NMR), mikroskopia elektronikoa eta X izpien difrakziorako ekipamendu aurreratuak daude, baita oinarrizko teknologia-plataforma desberdinak ere, non genomak, proteomak eta metabolomak aztertzen diren.

MAGALARTE txakolindegia

Familiarteko upeltegia da.BIZKAIKO TXAKOLINA jatorri izenaren partaide.

BIZKAIKO TXORIERRI inguruan errotua. Txakolinaren ekoizpenean 120 urte baino gehiagoko historiarekin.

Bisita Gidatuak

Zatoz txakolinaren ekoizpenaren sekretuak ezagutzera, gure mahasti eta familiarteko upeltegia bisitatuz.

Berrikuntza eta garapena dira gaur egun gure erronka nagusiak, kalitatezko produktua lortuz, iraganeko espiritua ahaztu gabe. Gure upeltegia ezagutzeak, Txorierri bailara ezagutzeko aukera eskaintzen dizue, aereportutik eta Bilbotik 10 minutura kokatuta dago, mahastiaren garapenerako inguru paregabean, naturaz inguraturik.

Ez ezazue galdu fruitu usaindun txakolin fresko honen zapore eta ehundura bereiziak ezagutzeko aukera.

  • Ibilaldia mahastitik, urteko uztaren eta honen garapenaren inguruko azalpenekin.
  • Upeltegia bisitatu eta ekoizpenaren urratsak ezagutu, ortutik dendara arte.
  • Gure produktuen dastaketa, inguruko jakiez prestaturiko pintxo gozoekin batera.
  • Iraupen estimatua: 1h 30min.

BILBOko Nekropolia

Vista Alegreko hilerria XIX. eta XX. mendeetan zehar eraiki zen, hirigunean kokatutako hilerriek sortutako osasungarritasun-arazoak konpontzeko.

Edesio de Garamendik Vista Alegreko hilerriaren diseinuaz arduratu zen arkitekto nagusia izan zen, hirian zegoen estilo eklektikoa jarraituz. Baina Edesio de Garamendi eraikuntza bukatu baino lehen hil zen. Horregatik, urte askotan pentsatu izan zen bere laguntzaile Enrique Epalzak eraiki zuela hilerria.

Vista Alegreko Hilerria etengabe eraldatzen da. Horregatik, XIX. mendetik aurrera Bilboko hiria nola aldatu den ezagutzeko pribilegiozko gunea da. Vista Alegreko hilerria hiri moderno baten eta bere biztanleen bizitzaren islapena da.

Hilerriak ondare ezezagunak dira. Atal honetan gure kulturaren zati bat ezagutu dezakezu:

  • Hilerri modernoen jatorria.
  • Sinesmen, pentsamendu eta tradizio ezberdinen eragina.

Horrek mundu erlijioso bat sortu du, komunitate bateko kide diren pertsona guztientzat esanahi espezifiko eta komuna duten mito, tradizio, erritu eta sinboloz betea.

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2024 - 04 - 09 08:30
  • Tokia
  • Kategoria