Goienagusikoen bisita Arantzazura

(2024ko urtarrilaren 18a, osteguna)

Goienagusiko 45 lagun Arantzazu inguruetan ibili dira gaur. Lehenik, Gomiztegi baserria bisitatu dute. Artzain-txakurraren erakustaldia bertatik bertara ikusteko aukera izan ondoren Gomiztegin garatzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren, Arantzazuko Santutegia bisitatu, azalpenak entzun eta eta gune eder horretaz gozatu dute.

Hurrengo bisita EITB eta Bilboko Itsas Museum-era egingo da, otsailaren 13an. Baina hori baino lehenago, urtarrilaren 25ean, mendi ibilaldia egingo da, hau ere Arantzazuko parajeetan.

Azken albisteak