GOIENAGUSI ENTZIAko MENDILERROan

Berriro ere, egun ederra pasatu dugu GOIENAGUSIkoek gure hileroko mendi irteeran. Gaurkoan Entziako parajeak ezagutzera joan gara. Opakua mendatean utzi gaitu autobusak, eta handik oinez abiatu gara. Belardi eder eta pagadi zoragarriak pasa eta gero, Arnoko labirintoa ikusi dugu, bere arku dotorearekin.

Handik aurrera, bi taldetan banatu gara: batzuk Baio eta Mirutegi mendi tontorrak egin dituzte. Beste batzuk, azpitik, Mendiluze harrespila ikustera joan gara. Handik Legaireko belardietatik zehar, Andoin aldera joan gara. Baina bidean, Toberiako ur jauzi ederra ikusi dugu.

Bukatzeko, danok batera, Larreako Aldaia tabernan bazkaldu dugu. Eta berriz ere, eguraldia lagun izan dugu. Sinestezina! Hurrengo mendi irteera, Maiatzak 30ean, Gazumera joango gara.