
- 2026ko urriak 22, osteguna
- BEC Barakaldo
- Bertaratuak: Goienagusiko 60 lagun
Urriaren 22an, ostegunean, Ura Bere Bidean makroikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Barakaldoko Bizkaia Arenan. 10.000 ikusle inguru elkartu ziren, tartean Goienagusiko 60 bazkide.
Guztira 32 artistak parte hartu zuten ekitaldian, gehienak euskaldunak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta. Bertaratutakoen harridurarako, aurtengo edizioan irudiek garrantzi handia hartu zuten, ikus-entzunezkoen proiekzioarekin, 600 foku baino gehiagoko hedapenarekin, proiekzio ikusgarriak dituzten LED pantaila ugariekin, efektu bereziekin… bertaratutakoen bihotzak emozioz betetzea ahalbidetuz eta superikuskizun honetaz erabat gozatuz. Gainera, artisten estilo aniztasunak adin eta gustu guztien gustuko ikuskizun bihurtu zuen Ura Bere Bidean, mugarik gabe.
Plaza, jai, eta euskaldun giroa nabarmendu zen, jendea eserlekuetatik altxatzea lortu eta ikuskizunean aktiboki parte hartzera bultzatu zuena, une oro artistek beraiek animatuta. Une lirikoagoak ere tartekatu ziren, ikusleen atsedenerako. Bestalde, abestien letrak kontu handiz jarritako hainbat pantailatan proiektatzeak aukera ematen zuen abestiak karaoke gisa jarraitzeko.
Azken finean, Ura Bere Bidean jaialdian bizi izan genuen ikuskizun arrakastatsua eta hunkigarria izan zen.





