GOIENAGUSI HARANAn

Haranan ibili gara GOIENAGUSIkoak hileroko mendi irteera egiñaz, eguraldi bikaiña lagun. 67 lagun joan gara. Aurrena Kontrastako Elizmendi baseliza ikusi dugu, bere grabatuekin.

Gero bi taldetan banatu gara:

  • Talde txikia, 16 lagunekoa, bailarako pistetatik San Vicente de Aranara joan da. Erdibidean, Ullibarri-Haranako Andra Mari baselizan egin dute hamarretakoa. Behin San Vicentera heldutakoan, hala nahi izan dutenak kotxez igo dira Santa Teodosiara, parajea ezagutzeko
  • Talde haundia, 51 lagun, mendi bidez Illarratza tontorrera igo da. Handik, puntarik punta, bailarako ikuspegi ederraz gozatuz, Kapitate eta Txandi igo dute, eta Santa Teodosia baselizara joan dira. Eta azkenik, San Vicentera.

Bukatzeko, Maeztuko IZKI jatetxean bazkaldu dugu danok batera.

Egun zoragarri bat, berriz ere. Beti bezala. Hurrengo irteera, Apirillak 25ean, Entzia mendilerroan egingo dugu, Opakuatik Andoinera zeharkaldia egiñaz.