GOIENAGUSI MUTRIKUn

Mutrikun izan gara Goienagusikoak atzo, maiatzak 7.

Lehendabizi, Mutriku herria bisitatu dugu, kaleak eta jauregiak ezagutuz, izan dugun gidaren eskutik. Herriko historia, pertsonai ilustreak, mariñelak, bale arrantza, izan duen hazkundea … Interesgarria oso.

Gero, Mutrikuko olatu planta bisitatu dugu. Olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da (sortzen dan energia saldu egiten da), eta gaur egun, mundo osoan beste bi daude bakarrik, sistema bera erabiltzen dutenak. Gidak azalpen interesgarriak eman digu: nola sortu zen, zergaitik Mutrikun, nola funtzionatzen duen, zein ikerkuntza egiten diren.

Bukatzeko, San Juan jatetxean izan gara bazkaltzen. Egun ederra pasatuz gero, etxera itzuli gara.

Hurrengo irteera, Maiatzak 16an, Noain eta Iruñara izango da.