GOIENAGUSIKOak ARANTZAZURA MENDI IRTEERA

GOIENAGUSIko 56 lagunek Arantzazu auzoko parajeetan ibili gara, urtarrilleko 25ean, hileroko mendi irteeretako egitarauaren barruan.

Kortakogain izeneko parajean hasita, inguruko hainbat baserrietatik pasatu gara, Aizkirri-behekoaAizkirri-garaikoaAlbitxuriAlbitxurizabalArenduiMendietxebarri. Gero Arantzazu errekara jeitsi gara, eta bertan Iritegiko surjentziak eta Akuegi errota ikusiko eta gero, Olateko argindar zentralera ura nola bideratzen den ikusi dugu, bertan horretarako eraikita dagoen presatik. Bertatik abiatzen den kanal gainetik, Gesaltzako baserrien ondotik pasa eta azkenik, Kortakogainera iritsi gara berriz. Eta, bukatzeko, mokadutxoa eta salda hartu dugu Arantzazuko auzo-etxe elkartean. Mila esker Arantzazuko auzo etxekoei!!

Goiz polita pasata, etxera joan giñen, hurrengo mendi irteera begiz jota: Adarra egingo dugu, otsaillak 29an, Ipintza sagardotegian bazkalduaz.