Goienagusikoak EITB eta ITSASMUSEUMen

Gaur, otsailak 13, Goienagusiko 44 bazkidek EITB eta ITSASMUSEUM bisitatzeko aukera izan dugu.

Bilboko EITBko egoitzan egon gara eta bertan, 45 minutuko bisitan, EITBko historiaren inguruko azalpenak jaso ditugu, irratia, kontrol zentrala, zerbitzariak, erredakzioa eta platoa ikusteko aukera izan dugularik.

Ondoren ITSASMUSEUMera joan gara eta bertan Bilboko itsas kulturaren kontakizuna jaso dugu eta eginiko bisitaldian, beste hainbat proposamenen artean, aldi baterako Selma Huxley-ren  erakusketa ikusi dugu.

Hurrengo bisita, FAGOR ARRASATE enpresara izango da, martxoak 12an