Igartubeiti baserrira eta Antioko baselizara bisita

Gaur, Urriak 17, eguraldia lagun,  ikasturte honetako  lehen bisita egin du Goienagusik.

Lehenengo Igartubeiti baserri museoa ikustera joan dira, bertan XV. mendean erabiltzen zen dolarea martxan jarri eta sagarren prentsaketa ikusteko aukera izan dute. Sagardoa ere dastatu dute!!

Gero Antioko baseliza bisitatu, bertako arduradunak emandako azalpenak entzun eta ondoan dagoen tabernan bukatu dute merezitako mokadutxoa dastatzen.

Azken albisteak