Ohiko Batzar Nagusiak hartutako akordioak

2022ko apirilaren 4an bildutako Batzar Nagusiak hartu dituen akordioen 

LABURPENA

– 2021.10.06-an egindako Batzar Nagusiaren bilkura-akta onartu da.

– 2021eko kudeaketa-txostena eta urteko kontuak onartu dira, baiespenez.

– Gehiengo soilez onartu da Goienagusiren jarduera Oñatin hedatzeko proposamena. Horren arabera, 2022-2023 ikasturtean, bi astean behin hitzaldi bat emango da Oñatin.

– 2022rako Jarduketa Plan Orokorra onartu da, baiespenez.

– 2022rako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua onartu da, eta egungo 80 €-ko kuota mantendu da – aldaketarik gabe –.

– Gobernu Batzordeko karguak berritu dira, eta datorren ikasturterako osaera berria honela geratu da:

– Lehendakaria: Rosa Urreta
– Lehendakariordea: Imanol Aginagalde
– Idazkaria: Iñaki Aramburu
– Diruzaina: Mª Coro Loiti
– Batzordekidea: Tere Olabarria
– Batzordekidea: Irene Bengoa