IBAN ARANTZABAL: 25 urte, Debagoienetik komunikatzen

  • 2025ko URRIAK 20, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIA

Aurten 25 betetzen ditu Goiena Komunikazio Taldeak. Euskarazko hedabideen artean erreferentea da. 2000. urtean eskualdeko euskarazko herri hedabideak batu eta zabalkunde eta eragin ahalmen handiagoko talde multimedia sortu zuten euskara elkarteek, udalek eta hedabideetako profesionalek, kooperatiba-egitura hartuz. Urte hauetan guztietan hazi eta hazi egin da, kazetaritza eta komunikazio molde eta euskarri berrietara uneoro egokitzen jakin duelarik.

25 urteotan izan duen ibilbideaz, une honetako euskarazko hedabideen ekosistemaz, gaur egungo kazetaritzaren erronkez… jardungo du Goienagusik gonbidatuta. Berbagai izango du: Goiena zer den, zertan ari den, bere helburuak zeintzuk diren, nortzuk osatzen duten kooperatiba…

HIZLARIA

Iban Arantzabal Arrieta (Elgeta, 1975) Goiena Komunikazioa Taldeko zuzendari nagusia da 2012 urtetik. Lehenago, hainbat zeregin eta ardura postu izan ditu Debagoieneko euskarazko komunikazio kooperatiban, sorreratik, 2000. urtetik.

Hasierako ikasketak zientzietatik, baina magisteritzan lehenengo eta euskal filologian gero EHUn, letrak ezagutu zituen. Gerora bueltatu zen, behin lanean hasi ostean, zenbakietara.

Horrela egin zituen Kooperatiba Enpresetako Kudeaketan kurtso aurreratua MUn, Enpresa zientzietan; ondoren, MBA Executive masterra Mondragon Taldearen Otalora eraikinean.

Gaur egun kudeaketa du ofizio Goiena Komunikazio Taldean eta pozik dago kooperatibako lan bazkide eta jabekide izateaz. Talde handixeagoan, Tokikom-eko parte da, Euskaral Herriko euskarazko 78 toki komunikabide batzen dituen enpresako presidente. 

Bestelakoetan ere jardun du: 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiaren sorreran urte bi; Espaloia kafe Antzokian 10 urte kooperatibako presidente; Euskaliteko ebaluatzaile; Irrati programa bi Arrasate irratian; Euskal Herriko Ahotsak (ahotsak.com) zuzendaritzan; Badihardugu elkartean; Goibeko euskaltzaleen topaguneko Zuzendaritzan; Topagunean 10 urte zuzendaritzan egona; Susa literatura; Gaztelupeko Hotsak; Hekimen…

Beste enpresa batzuetako zuzendaritzetan ere bau, Goiena ordezkatuz: Alea, Batura mobile, Batu banatu, Abao komunikazio agentzia edota Arteman.

 

Ekitaldiaren xehetasunak