LEGEBILTZARRA ETA BUZTINGINTZA MUSEO Bisitak

  • Eguna: 2026eko otsialak 17, asteartea
  • Nora: Eusko Legebiltzarra eta Bustigintza Museoa
  • Joan etorria: Autobusez
  • Prezioa:
    • Bazkideak: 26 €
    • Ez bazkideak: 31 €
  • Izena emateko egunak: Otsailaren 5etik 7ra bitartean
  • Irteera ordaintzeko:
    • Transferentziaz (Goienagusi Kultur Elkartea onuradun) kontu hauetako batean:
      • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
      • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
    • OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
  • Bisita gidatuen hizkuntza: Euskaraz eta Gazteleraz
  • Gehienezko kopurua: 50 pertsona

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • Bergara-Bus geltokia 08:50
  • San Prudentzio 08:55
  • Arrasate-Udaltzaingoa 09:05
  • Aretxabaleta- Azbe 09:10
  • Eskoriatza- Akeita 09:15
  • Itzulera 17:30

ANTOLAKETA

Eusko Legebiltzarra ezagutzeko bi talde antolatuko ditugu, lehenengo taldeak 10:00etan eta, bigarrenak 11:15ean burutuko dute bisita. Taldeak aukeratutako hizkuntzaren arabera osatuko ditugu.

Ezagutuko ditugu:

  • Eraikin historikoaren historia
  • Osoko Bilkura Aretoa
  • Presidenteen galería
  • Izaroren eskultura, Nestor baterretxearena.

Talde batek bisita egiten duen bitartean besteak denbora librea izango du.

12:30ean autobusa hartu eta Euskal Buztigintza Museora hurbilduko gara. Hemen ere bi taldetan banaturik bisita egingo dugu museoa eta tailerra ezagutuz. Bisitaren iraupena orduterdikoa izango da.

Bisita bukatzen dugunean berriz autobusa hartu eta Korostondo jatetxera (Otxandixo) gerturatuko gara bazkaltzera. Bertan 14:30etan, menu bakarra: Entsalada, Babak, Txuleta, Postrea eta kafea.

Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalaren bitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.

Euskal Buztingintza Museoa

 Euskal Buztingintza Museoa Arabako Elosu herriko Ollerias auzoan dago.

Etxea bera, garai bateko eltzegintza-lantegi berritu bat dugu, 1993an irekia jendearentzat, eta bere osotasunean berreskuratzeko proiektu handi hau martxan jarri izana, berriz, Blanka Gómez de Segura-ri zor zaio. Arabako Foru Aldundiak, bere aldetik, arrakastarako bidea erraztu zion egitasmoari, eta bi erakundeen arteko Lankidetza-hitzarmenari esker mantentzen da gaur egun.

Museoko lehen solairuan Eusko Jaurlaritzaren jabetzako antzinako euskal zeramikaren bilduma bat dago ikustera jarria.

Euskal Herrian XVI. mendeaz geroztik erabili izan diren 380 pieza dira guztira. Erakusketa honen ibilbidean aurrera egiten dugun neurrian, garai bateko euskaldunen eguneroko bizitzan murgilduko gara, oraingoaz oso bestelako garai historiko batean, egia esan.

Ollerietako Museoko jarduerarik erakargarrienetako bat produkzio-tailerrerako bisita da, hain zuzen ere. Hortxe ikusten baitira eltzegileak beren lanean, eta gainera era guztietako esplikazioak ematen dira laneko teknika eta metodoei buruz ere.

Tailerrean, hain zuzen, piezak nola egiten diren ikusteko aukera dago, eta baita labean lehenengo aldiz 1000 ºC inguruko tenperaturan erre aurretik egiten den lan guztia ere. Prozesu horren azken aurreko urratsa ontziak esmaltatu eta apaingarriak ipintzekoa izaten da. Eta behin hori egin ostean, labean erretzen dira berriro, esmalteak beiratu eta koloreak finkatzeko. Horrela bukatuta, saltzeko moduan geratzen dira piezak.

Ekitaldiaren xehetasunak