
- 2026 azaroak 11, asteazkena
- 10:00
- Laboratorium museoa, Bergara
HITZALDIA
Jakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen.
Zer dute amankomunean margo batek, itsasgarri batek, gailu mediko batek edo energia garbia ekoizteko teknologia batek? Lehen begiratuan oso desberdinak diruditen arren, guztiek dute elementu bat amankomunean: polimeroak. Askotan oharkabean pasatzen zaizkigu, baina material horiek gure eguneroko bizitzako ia arlo guztietan daude presente.
Hitzaldi honetan, polimeroen mundura hurbilduko gara, zer diren, zergatik diren hain garrantzitsuak eta nola laguntzen duten gaur egungo erronka teknologiko eta ingurumenekoei aurre egiten. Era berean, nire ibilbide zientifikoaren bidez, material jasangarriagoak garatzeko egin diren zenbait aurrerapen ezagutuko ditugu: uretan oinarritutako teknologiak, lehengai berriztagarriak eta hidrogeno berdearekin lotutako aplikazioak, besteak beste.
Azken finean, hitzaldi honek erakutsi nahi du polimeroak ez direla soilik eguneroko objektuen parte; etorkizun jasangarriago bat eraikitzeko funtsezko tresnak ere badira.
HIZLARIA
AMAIA AGIRRE ETXEBARRIA (Arrasate)
Amaia Agirre Etxebarria Kimikan lizentziaduna eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta POLYMATeko ikertzailea da. Bere ibilbide zientifikoa material polimeriko jasangarriagoak garatzeko ahaleginak markatu du: disolbatzaile organikoak ordezkatzeko uretan oinarritutako teknologiak garatzetik hasi, lehengai berriztagarrien erabileraraino eta hidrogeno berdearekin lotutako aplikazioetaraino.
Gaur egun, polimeroen karakterizazioan espezializatuta dago. Diziplina hori funtsezkoa da material horien ezaugarriak eta portaera ulertzeko, eta etorkizuneko erronka teknologiko eta ingurumenekoei erantzuteko material berriak diseinatzeko. Bere jarduera ikertzaileaz gain, ikertzaile gazteen prestakuntzan ere parte hartu du, doktorego-tesiak eta gradu- zein master-amaierako lanak zuzenduz.
