
(Pentsamenduaren historia: Egipto – Gàidhealtachd – Germania)
- IRAUPENA: 3 saio, hileko bat
- NOIZ: 2027, Martxoak 5, Apirilak 9 eta Maiatzak 7 (ostiralak)
- ORDUTEGIA: 10:00-11:30
- NON: ARRASATEko Kulturaten
- HIZKUNTZA: Euskeraz
- IKASLE KOPURUA: Gehienez, 36
- IZENA EMATEKO EPEA: Urtarrilaren 26tik 29ra
- MATRIKULA: Bazkideak 15 € (besteak 25 €)
- ORDAINKETA: Goienagusiren k/k-ean:
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
IRAKASLEA
JON MENTXAKATORRE (Galdakao, 1992) Giza Zientzietan graduatua da, eta Filosofian doktorea. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, HUHEZI Fakultatean. Herri-ondarea, irudimena eta gizabidea ditu aztergai eta irakasgai.
IKASTAROAREN NONDIK NORAKOAK
XXI. mendearen lehen laurdena igaro berri, hainbat dira Mendebaldeko zibilizazio mailan ditugun erronkak: demografikoak, ekologikoak, politikoak, teknologikoak… Baina bada bereziki nabarmendu behar den arloa: balio-sistema eta pentsamenduaren eremua. Izan ere, egungo lorpen eta gabeziak maila kultural, etiko eta espiritualean aldaketa sakonak izan ditugulako gertatu dira, eta, horregatik, Mendebaldeko sustraiko iturriei erreparatzea oso garrantzitsua zaigu. Zeintzuk dira Mendebaldeko zibilizazioaren hazia jarri zuten herri eta kulturak? Zeintzuk, haien balio-sistemak?
Mendebaldeko eta Euskal Herriko pentsamendura sarrera ikastaroaren jarraipen legez, ikastaro honen helburua Mendebaldeko zibilizazioaren eraketan ezinbestekoak izan diren hiru herri eta kulturatara bidaia filosofikoa egingo dugu. Hiru baino askoz gehiago dira, noski, baina landuko ditugunak gero eta iheskorragoak dira, gero eta ahaztuagoak, eta haien sasoian egundoko garrantzia izan zuten: Egipto, gaeliarrak eta ipar-mendebaldeko germaniarrak.
Egiptoko gizadia zaharra eta maila izugarrizkoa zitzaien greziarrei K.a. azken mendeetan. Greziarrak ume ziren egiptoarren parean, eta haiengandik ikasteko ahalegin handia egin zuten. Erromako Inperioa erori ondoren, kultura greko-latindar eta biblikoa jagoteko ardura hartu zuten gaeliarrek, eta haien herriaren magaletik zabaldu zuten emari hori Europan. Germaniarren artean, berebiziko garrantzia izan zuen kristautasunarekin izandako sintesia, batez ere itsaso atlantikora begirako germaniarren artean.
Ikastaro honen bidez, Mendebaldeaz dugun ohiko ikuspegia zabaldu nahi dugu, Ipar urruneko eta Hego urruneko sustraietara joz, Mendebaldarron iturrietan dagoen emaria ezagutzeko asmoz. Herriak, hiriak, arte-lanak, hizkuntzak… ezagutuko ditugu, eta Europako eraketan izan zuten eta izan dezaketen ekarpena nabarmenduko dugu.
GAITEGIA
Egipto, bizitza eta jakituriaren lurra
Gaeliar lur-itsasoak, Mendebaldeko gizadiaren zaintza
Beowulf, germaniar izpirituaren santifikazioa
METODOLOGIA
Saio bakoitzaren lehen zatian, irakasleak azalpenak emango ditu ordu bete inguruz (eta azalpenak hobeto jarraitzeko irakasleak gidalerro bat prestatu eta ikasleei banatuko die saioaren hasieran). Azken zatian ikasleek galderak egin ahal izango dituzte, eta eztabaida sustatu ere, entzundako gaien inguruan. Ez da etxeko lanik emango, ez-eta ariketarik egin beharrik izango.
