HELLEN CARR: Plateretik planetara: elikadura osasungarri eta jasangarri baten bila

  • 2027, Urtarrilak 27, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana – OÑATI

Hitzaldiaren sinopsia

Egunero gure platerean jartzen dugunak uste baino eragin handiagoa du: gure osasunean ez ezik, planetarenean ere bai. Hitzaldi honetan, elikadura osasungarria eta jasangarria nola uztartu daitezkeen ikusiko dugu, gure eguneroko elikagai-aukeretatik abiatuta. Landare-jatorriko elikagaiek duten garrantziaz, animalia-jatorriko elikagaien kontsumo orekatuaz eta sasoiko, gertuko eta gutxi prozesatutako elikagaiak aukeratzearen onurez hitz egingo dugu. Era berean, gure elikadurak uzten duen ingurumen-arrastoa eta elikagai-xahuketa izango ditugu hizpide. Azkenik, erosketak eta menuak modu osasungarriago eta jasangarriagoan antolatzeko gako praktikoak emango dira, eguneroko erabaki txikiekin gure osasuna eta planetarena aldi berean zaintzeko.

HIZLARIA

Helen Carr

Giza Nutrizioa eta Dietetikako Gradua eta Ikerkuntza Biomedikoko Masterra burutu ditu. Gaur egun, Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuko Doktorego Programan dihardu. Bere ikerketa-jarduera obesitatean, gibel gantzatsuan eta horiei lotutako bestelako komorbilitateetan oinarritzen da, eta, bereziki, landare-jatorriko konposatu bioaktiboek eta elikagai jakin batzuetako osagai bioaktiboek gaixotasun horien prebentzioan eta tratamenduan izan dezaketen eragina aztertzen du.

Ikerketarekin batera, elikaduraren eta nutrizioaren arloko dibulgazioan ere jarduten du, eta hainbat gida eta dibulgazio-artikuluren prestaketan parte hartu du. Horien artean daude Avanzando hacia una alimentación más sostenible, Guía práctica: todo lo que necesitas saber sobre las proteínas eta Respuestas a dudas y creencias falsas sobre alimentación y nutrición. ¡Que no te lo cuenten!.

Ekitaldiaren xehetasunak