
2026ko Urriak 22, osteguna (20:00)
MUSIKA JAIALDIA, BIZKAIA ARENAN (BEC)
29 talde eta artista, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean
Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera
(Iraupena: 3 ordu inguru)

AURTENGOA, EDIZIO BEREZIA ETA BERRITUA
Ura Bere Bidean 2026ko kontzertuak 2026ko urriaren 22an, 23an eta 24an izango dira, Barakaldoko Bizkaia Arenan (BEC). Goienagusi urriaren 22an izango da bertan.
“Edizio berezia eta berritua”. Hitzok erabili zituzten Ura Bere Bidean 2026 nolakoa datorren azaltzeko. Aurreikusita zeuden urriaren 23ko eta 24ko emanaldiei hirugarren bat gehituko zaie urriaren 22an (osteguna), eta denera, 29 dira parte hartuko duten taldeak eta artistak. Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera arituko dira guztiak.
Bilboko Campos Antzokian aurkeztu zuten jaialdiaren seigarren edizio hau eta han eman zuten jakitera kartela. Artista gehienak, % 70, orain arte Ura Bere Bideanen egon gabeak dira; % 27 iazko ekitaldian egon ziren; eta gainerako % 3, lehenagoko edizioetan. Honako hauek dira aurten BEC!-eko oholtzara igoko direnak: Mirua, Maruxak, Tatta, Merina Gris, Dupla, Olaia Inziarte, Hofe, Bengo, Sara Zozaya, Judith Neddermann, Shinova, En Tol Sarmiento, The Uskis, Lendakaris Muertos, Betizu Taldea, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Betagarri, Alaitz eta Maider, Pasión Vega, Xabi Solano, Deabru Beltzak, Doctor Deseo, Evaristo, Niko Etxart, Joselu Anaiak, Gontzal Mendibil eta Pantxoa eta Peio.
Aurkezpenean esan zutenez, Joselu Anaiak taldea omenduko dute aurtengo edizioan, eta Deabru Beltzak taldearen 30. urteurrena ere ospatuko dute. Ohi bezala, kontzertuek aurrez iragarri gabeko elkarlan eta ezustekoak ere izango dituzte.
Bere bost urteko ibilbidean, belaunaldi desberdinetako artistak balioan jartzea izan du helburu ekimenak, haien ekarpena aitortzea, publikoak zabaltzea eta azken 50 urteetako euskarazko musikaren inguruan ondare sinfonikoa sortzea.
XEHETASUNAK
- Eguna: Urriak 22, osteguna
- Ordua: 20:00
- Lekua: Bilbao Exhibition Center – BEC (BARAKALDO)
- Joan-etorria: autobusez
- Gehienezko kopurua: 60 pertsona
- Prezioa (autobusa barne):
- Bazkideak: 60 €
- Ez bazkideak: 65 €
- Izena emateko azken eguna: Urriak 5
- Ordainketa transferentzia bitartez, Goienagusiko k/k-ra (edozein):
- Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
- OHARRA: Ordainketa behin-betiko zerrenda dagoenean egin behar da.
Autobusaren ibilbidea eta ordutegiak:
- 17:00 – Eskoriatza – Akeita
- 17:05 – Aretxabaleta – Azbe – Eroski
- 17:15 – Arrasate – Udaltzaingoaren parean
- 17:20 – San Prudentzio – Bus geltokia
- 17:30 – Bergara – Bus geltokia

