
Iazko ikasturteko dinamikari jarraituz, KANTU Tailer berri bat antolatu dugu aurtengorako, hiru saiokoa baita ere, hileko behin, ostiral goizetan izango dena. Saio bakoitzean euskal kantutegiko pieza pare bat, sarri berriak edo gutxi ezagunak, landu eta abestuko dira, Itsaso Arrieta irakaslearen gidaritzapean.
Iaz parte hartu zenutenoi, eta gainontzeko kantuzale guztioi, baita ere, gonbidatzen zaituztegu ekimen honetara.
XEHETASUNAK
- IRAUPENA: 4 saio, hileko bat
- NOIZ:
- Azaroak 13 (ostirala)
- Abenduak 11 (ostirala)
- Urtarrilak 15 (ostirala)
- Otsailak 12 (ostirala)
ORDUTEGIA: 10:00-11:30
- NON: ARRASATEko Kulturaten
- HIZKUNTZA: Euskeraz
- IKASLE KOPURUA: Gehienez, 25
- IZENA EMATEKO EPEA: Urriak 27tik 30era bitartean
- MATRIKULA: Bazkideak 15 € (besteak 20 €)
- ORDAINKETA: Goienagusiren k/k-ean:
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

ZER DELA ETA:
Kantua da herri baten pentsaeraren ispilu, munduari begiratzeko modu bat. Kantuz ematen ditugu bizitzako egoera guztiak, penak zein pozak, amodioak zein desamodioak… Kantatzen diogu jaiotzari zein heriotzari, egunari eta gauari… Euskaraz kantatzen dugu eta horrek sentitzeko eta pentsatzeko modu bat eraikitzen du; geurea, geure herriarena.
Kantu saioetara gerturatzen denak hauxe jasoko du:
- Gure kantu eta kontuez gozatzeko hitzordu atsegina.
- Abestien arteko loturak eta antzekotasunak ikusteko azalpenak.
- Herri kantuetan agertzen diren gai eta zeharkako mezuak interpretatzeko baliabideak.
… eta zelan ez, elkarrekin kantuz gozatu!
METODOLOGIA:
– Egunero pare bat kantu landuko dira, Ipar zein Hego Euskal Herrikoak eta sorkuntza berriak zein tradiziokoak. Behin kantua aurkeztuta eta haren berezitasunak ulertuta, kantuak berak erakutsiko du zer landu kasuan kasuan: Hiztegia, euskalkia, egilea, kantuaren garai historikoa eta sasoiko ohiturak, sinbologia… Lanketa horiek guztiak modu arin eta dinamikoan egingo dira.
– Kantuaren nondik norakoak ezagutu ondoren, elkarrekin kantatzeari ekingo zaio.
– Taldeak berak jarriko du erritmoa, eta horren arabera joango gara aurrera egiten; ondo pasatzea da helburua.
IRAKASLEA: Itsaso Arrieta
Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista eta euskal kanten irakaslea da. Eskoletako hezitzaileen irakaslea izan da urte askoan. Horrezaz gain, haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait argitalpenen arduraduna eta aholkularia izan da. Azken urteetan, kanta tradizionalen ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartzen du.
OHARRA: Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiazko musika ezagutzarik edo esperientziarik izatea.
