
ARMENTIA – AGURAIN – GAZEO – ALAITZA
- Eguna: 2026eko AZAROAK 17, asteartea
- Pertsona kopurua: 60 pertsona, gehienez.
- Bisita gidatuen hizkuntza: Euskera / Gaztelera
- Izena emateko azken eguna: Azaroak 9, astelehena
EGITARAUA:
09:30 Armentiako Enigma.
12:30 Agurain (A Taldea, euskeraz; B Taldea, gazteleraz)
14:00 BAZKARIA: Aguraingo Zerua Jatetxea
16:45 Gazeo eta Alaitzako elizen bisita
PREZIOA: Bazkideak 18 € (Ez-bazkideak 23)
ORDAINKETA: Transferentziaz (Goienagusi Kultur Elkartea onuradun) kontu hauetako batean:
- Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
OHARRA: Ordainketa behin-betiko zerrenda onartzen denean egin behar da.
AUTOBUS ORDUTEGIA
- 08:20 Bergara-Bus geltokia
- 08:25 San Prudentzio
- 08:35 Arrasate-Udaltzaingoa
- 08:40 Aretxabaleta- Azbe
- 08:45 Eskoriatza- Akeita
- 18:15 ITZULERA
AZALPENA
ERDI AROKO ARABA

ARMENTIA
Bisita Armentiako Basilikan hasiko dugu; Erdi Aroan Euskal Herri osoan izan ziren gune historiko berezi eta esanguratsuenetakoa eta denbora laburrez iraun zuen gotzain-egoitza baten egoitza izan zen, baita San Prudentzio mitikoaren (Arabako zaindaria) jaioterria eta eskualdeko erromanikoaren eskulturaren harribitxi ukaezina ere.

AGURAIN
Agurainen jarraituko dugu; bertan, Hagurahin jatorrizko herrixkak Salvatierra harresidun hiribildu bihurtzeko izan zuen bilakaera aztertuko dugu, hainbat eraikin enblematikoren bidez: San Martin baseliza erromanikoa —ondo gordetako herriko sekretu bat— eta Santa Maria zein San Juan gotorleku-elizak.

GAZEO

ALAITZA
Arratsaldean, Arabako Erdi Aroko eliza ikusgarrienetako bi bisitatuko ditugu: Gazeo eta Alaitza. Gazeon hasiko gara, San Martin Tourskoaren elizako margolanak ikusten; izan ere, haien polikromiaren adierazkortasunagatik paregabeak dira Euskal Herrian. Ondoren, Erdi Aroko egitura enigmatiko eta harrigarrienetako batera joango gara: Alaitzako Andre Mariaren Jasokundearen elizara. Barruan, elizak okre gorriko silueten bidez egindako margolan misteriotsuak gordetzen ditu; haien esanahia, ordea, eztabaidagai da oraindik.
