Mendi irteera: BURBONAK SARRIATIK (Araba)

  • Eguna: 2026, Urriak 29, osteguna
  • Ibilbidea: SARRIAko Parketxetik BURBONAK mendietara (ARABA)

Ez didazue uktatuko udazkenak ba duela xarma berezi bat mendira joateko: baso koloreak, bero haundrik ez, … Bada, horixe bera proposatzen dizuegu Urriko irteerarako: pagadi eder baten paseo polit bat. Horretarako Gorbeiako parke naturala aukeratu dugu: Burbonak

Ibilaldia Sarriako parketxean hasiko dugu. Ibilbideko aldapa gehienak hasiera honetan igoko ditugu, mendi gaina hartu arte. Igoerak ez digu hiru ordu laurdeneko lana baino askoz gehiago eskatuko, eta ez da ere neke haundirik eskatuko digun aldapa. Hemen pagadian sartuko gara, eta nahiz pista zabal, nahiz baso azpiko orbel erabiliz, aurrera egingo dugu. Burbonak, mendi gain honen bukaeran dauden 3 tontortxo dira. Guk hirurak igoko ditugu, bata bestearen ondotik. Hiru tontorrak basoan murgilduta daude, eta ez digute ikuspegi bat ere ez eskainiko. Gaurko gozamena basoan ibiltzea izango da.

Azkenengo tontorra egin eta gero, pagaditik irten eta beheruntz abiatuko gara, Baias errekaren bila. Hemendik aurrera, eta bide osoan erreka lagun izango dugula, autobusera itzuliko gara pistaz, noiz behinka urjauzi politak ikusiaz.

Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik, hasierako aldapa kenduta, hori bai. Baina ez da aldapa bereziki gogorra, nahiko errez igotzekoa da. Eta aldapa behera ere, mendiko pistaz izango da, zailtasun gabekoa. Badu puntu bat, azkenengo tontorretik pistara jeisteko, metro erdiko salto txikitxo bat duena. Baina honek ere ez du aparteko zailtasunik. Eta badakizue, gure adinean, ipurdia ondo jartzea, eskuak ondo erabiltzea bezain inportantea dala.

Bukatzeko, autobusa hartu eta ordu erdiko bidea eta gero, bazkaria Larrabea golf zelaiko jatetxean egingo dugu.

XEHETASUNAK

– Ibilbidea: Sarria herrixkatik Burbonak mendietara (ARABA)

  • Luzeera: 13,5 km
  • Desnibela: 486 mt
  • Denbora:  4,5 ordu 

– Tracka: WIKILOC

– Gehienezko kopurua: 70 lagun.

– Bazkaria: Larrabeako Golf  zelaiko jatetxean, 

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

  • 08:00 – Bergara
  • 08:05 – San Prudentzio
  • 08:10 – Arrasate
  • 08:15 – Aretxabaleta
  • 08:20 – Eskoriatza

– Izena emateko egunak: Urriak 20-tik 22-ra, biak barne.

– Prezioa: Bazkideak 23  €; Ez-bazkideak 28 €

– Ordainketak ez dira egin behar zozketa egin eta behin betiko zerrenda argitaratu arte.

  • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)

ARGAZKIAK

SARRIA – Gorbeiako Parketxea

LARRABEA Golf Zelaia

Ekitaldiaren xehetasunak