
- Eguna: 2026, AZAROAK 26, osteguna
- Ibilbidea: Urizaharra mendatea – TOLOÑO – Urizaharra mendatea
Urizaharra mendatearen inguruan emango diogu hasiera ibilaldi honi, 1100m.-tara hain zuzen, pagadi ikusgarri betetatik gora, non ezpel eta garoa ere ez baitdira faltako. Bide franko eta eroso batek Rivas-eko lepora eramango gaitu. Adi joan beharko gara, aurrekoak bistaz galdu gabe, animaliek egindako bideek sarritan nahastuko bait gaituzte. “Salsipuedes”-eko portilora iritsiko gara eta bertatik ikustaldi ikusgarria izango dugu: Haro, La Bastida, Briñas… mahastiak, Ebro ibaiaren meandroa… Aurrez aurre Toloño, gure gaurko helmugetako bat eta Sierra de Cantabria mendikatea.
Ibilbideko une aipagarrienak:
Toloño-ko santutegia, bere bi elurzuloekin. Nuestra Señora de los Angeles bezala ere ezaguna, 1201m.tara kokatua. XIV, XV. mendean eraikia San Jeronimo-n Ordenagatik, baina 1422an abandonatua bertako bizi baldintza klimatikoak jasan ezinak zirelako. Toloño tontorra. 1277m. gurutz batez kokatua. Sierra Cantabria-ko mendebal inguruari izena ematen dion tontor nagusia. Hemendik santutegiko eta lautadako ikustaldi ezin hobea izango dugu.
Gailur honetara egingo den igoera aukerakoa izango da. Zaila izan gabe, terreno delikatuan mugitzea eskatzen duelako, sarritan eskuak erabili behar izango dira bidean gora egiteko.
Bueltako bidea, erabat zirkularra izango da. Berriz Urizaharreko mendatera iritsiko gara, non busak batuko gaituen Briñas-eko bodegón Aiala-ra joateko, 14:45ak aldean merezitako bazkariaz disfrutatzeko.
XEHETASUNAK
- Luzeera: 13 km
- Desnibela: 425 mt
- Denbora: 4 ordu eta erdi
– Tracka: WIKILOC
– Gehienezko kopurua: 70 lagun.
– Bazkaria
- Briñas-eko BODEGON AYALAn

– Bidaia: Autobusez.
– Autobusaren ordutegia:
- 08:00 – Bergara
- 08:05 – San Prudentzio
- 08:10 – Arrasate
- 08:15 – Aretxabaleta
- 08:20 – Eskoriatza
– Izena emateko egunak: Azaroak 17-tik 20-ra bitartean
– Prezioa: Bazkideak 28 €; Ez-bazkideak 33 €
– Ordainketak ez dira egin behar zozketa egin eta behin betiko zerrenda argitaratu arte.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
ARGAZKIAK






BRIÑAS
