
- Irakaslea: PATXI MONTERO dantza irakaslea
- Saioak: Martxoak 3, 10, 17, 24 eta 31 (5 x ostiralak)
- Ordutegia: 10:00 / 11:15
- Lekua: Kulturola (Portaloi elkartearen egoitzan) – Arrasate
- Bazkideen lagun eta etxekoei zabalik dago.
- Hizkuntza: Euskaraz
- Matrikula: 25 € (behin ordainduz gero, ez da itzultzerik izango)
- Ikasle kopurua: 12 gutxienez eta 20 gehienez
- Ordainketa: Martxoaren 3ko saioan
MUGITU, DANTZATU, GOZATU
Ikastaroaren helburuak: Musika ederrarekin eta dantzarekin gozatzea, ondo pasatzea (ez da gutxi…) eta bizi-osasunerako onurak ekartzea (emozionala, soziala, kognitiboa, ibilkeraren sendotasuna, oreka, etab…)
“Dantzaren onurak zahartzaroan” azaldu zituen Maialen Araolazak Arrasaten, azaroan, Portaloi elkarteak antolatutako hitzaldian. Saio teoriko hartan azaldutakoa oinarri hartuta, praktikan murgiltzeko aukera eman nahi dugu ikastaro labur honekin.
Dantza, musikaren erritmoan mugitzea da. Esperientzia honetan, mugimendu ariketak landuko ditugu, oso sinple, tradiziozko musika ederrarekin.
(Ikusi Maialen Araolaza fisioterapeutari Dantzan aldizkarian egindako elkarrizketa: “Euskal dantzak onuragarriak dira zahartzaroan”)
Ekitaldia partekatu