Mendi ibilaldia: UDALA – GONGETA – BESAIDE – UDALA

AZKEN ORDUKO OHARRA!: Eguraldiaren pronostikoa kontutan hartuta, egun bat atzeratu da ibilaldi hau.

Eguna: 2025eko Urtarrilak 31, ostirala

AZALPENA

Urteari hasiera emateko, Arrasatearrendako oso leku txukun eta maitatu batera joango gara. Ibilbidea Udala auzoan hasiko dugu, eliza parean. Handik Gongeta lautadaraiño joango gara. Oso leku polita, eta halaber ezezaguna askorendako. Hemendik beheruntz egingo dugu, eta Udalaitzeko mina zaharretara joango gara. Nahi duenak libre izango du ingurua kuxkuxeatzeko, sorpresa bat baino gehiago hartuko duelakoan gaude. Eta iñork minetan barrena sartzea nahiko balu, linterna gomendagarri.

Leku honetan, minerala garraiatzeko bide aldapatsua hasten da, eta hemendik joango bagiña, Santa Lutzia ermitara helduko giñateke. Guk ordea, atzera egin eta etorritako bidetik itzuliko gara, bestea oso bide aldapatsua baita. Hurrengo geldi lekua Besaide izango da. Hemen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak bat egiten duten tontortxo berean, 1955. urtean, mendian hildako mendizaleen omenez eraikitako monumentua dago. 1990. urtean, beste bat eraiki zen beherago dagoen lepoan.

Atseden hartu eta gero, Udalara itzuliko gara. Bertan salda eta pintxo bat jateko aukera izango dugu. Ibilbideak guztira 11,5 km ditu, eta 500mt inguruko desnibela. 4 ordutan egingo dugu, gutxi gorabehera.

IBILALDIAREN EZAUGARRIAK

Ibilbidea: Udala – Gongeta – Besaide – Udala. 

    • Ibilbide mota: Zirkularra.
    • Distantzia: 11,56 km.
    • Desnibel positiboa: 490 m.
    • Zailtasuna: Ertaina
    • Gehieneko garaiera: 727 m.
    • Gutxieneko garaiera: 437 m.
    • Denbora (ggb): 4 ordu inguru
    • Tracka hemen

BESTE XEHETASUN BATZUK

– Irteera ordua: Goizeko 9:00etan, Udalako Eliza parean.

– Amaitzean, salda + pintxoa eskainiko da Uxarte jatetxean.

Barrio de Udala

– Garraioa: nork bere autoz.

– Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 27

– Prezioa: Bazkideak 10 €; ez bazkideak: 11 €

– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.

    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

 

Ekitaldiaren xehetasunak