
2026, EKAINAK 16, Asteartea
Ia Ia konturatu gabe, bukatu zaigu ikasturtea. Bukatu ziren hitzaldiak, eta gu ere, azkenengo mendi irteera egitera goaz uda oporrak hartu aurretik. Eta iaz bezala, Iparraldera joko dugu oraingoan ere, kurtso amaiera bikaina izateko.
Horretarako Xoldokogaina aukeratu dugu. Tontor hau, Piriniotako lehenengo mendi tontortzat hartzen da kantauri itsasotik hasita. Ibilbidea Biriatun hasi, eta bertan bukatuko dugu. Herria bera oso herri polita da, ezagutzea merezi duena. Behin tontorrera helduta, ikuspegi zabalak izango ditugu. Bertan hamarretakoa egin, eta Biriatura itzuliko gara beste bide batetik, zirkular ederra osatuz.
Ibilbideak 8,5 km ditu, eta 450 metroko desnibela.
Ibilbidea egin eta gero, eta bazkaltzera joan aurretik, Sokoara joango gara, inguruaz gozatzeko. Bazkaria Ziburuko Baltsan elkartean egingo dugu, ihaz Bidarteko ibilbidea egin zenutenentzako ezaguna.
XEHETASUNAK
– Ibilbidea: Biriatu – Xoldokogaina – Biriatu (LAPURDI)
- Luzeera: 8,5 km
- Desnibela: 450 mt
- Denbora: 3 ordu eta erdi
– Tracka: WIKILOC
– Gehienezko kopurua: 64 lagun.
– Bazkaria
- Ziburuko Baltsan Elkartean
- Menua: Entsalada – Paella – Postrea eta kafea.

BALTSAN Elkartea
– Bidaia: Autobusez.
– Autobusaren ordutegia:
- 07:45 – Eskoriatza
- 07:50 – Aretxabaleta
- 08:00 – Arrasate
- 08:05 – San Prudentzio
- 08:10 – Bergara
– Izena emateko egunak: Ekainak 8-tik 11-ra bitartean
– Prezioa: Bazkideak 30 €; Ez-bazkideak 35 €
– Ordainketak ez dira egin behar zozketa egin eta behin betiko zerrenda argitaratu arte.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
ARGAZKIAK

