
- Eguna: 2026ko Martxoak 16
- Ordua: 10:00
- Lekua: Arrasateko Kulturate
GAI ZERRENDA
- Ongi etorria (eta botazio elektronikoaren azalpenak)
- 2025eko maiatzaren 12ko akta onartzea (deialdi honi atxikita bidaltzen da, eta batzarrean ez irakurtzea proposatuko da).
- 2025ko kudeaketa txostena eta urteko kontuen aztertzea eta onartzea.
- 2026ko ekitaldiko aurrekontua aurkeztea eta onartzea.
- Botazioa eta emaitzak
- Jardueretan plazak esleitzeko prozeduran egon diren aldaketak: zozketa sistema
- Batzuk
- Galde-erantzunak.
BOZKETA MODUA
Batzarra ahalik eta arinen egiteko, aurreko batzarreko akta korreoz bidaliko da baita, eta batzarrean bertan ez irakurtzea proposatuko da
Botazio elektronikoa izango dugu. Botazio hau egiteko:
- Bazkide guztiei eskatzen zaie bere mugikorrarekin joatea, bertan jasoko da-eta galdeketa.
- Izena emateko GOOGLE Formularioa erabiliko da, danok erabiltzeko ohitura duguna.
- Botazio aurretik, Idazkariak behar diren beste argibide emango ditu botazioa nola egiteari buruz.
- Edozein arrazoiengatik, norbaitek ezingo balu mugikorrarekin aritu, botoa paperean emateko aukera ere egongo da. Botoa Idazkariari emango dio, eta honek sisteman sartuko du.
- Botoa guztiz anonimoa izango da. Hori zihurtatzeko, ohikoaren kontra, ez da posta elektronikoa eskatuko formularioa betetzerakoan
- Botazioa batzar bukaeran egingo da, hau da, lehendabizi puntuak aztertu. Eta bukaeran, bazkideak mugikorrean jasoko duen galdeketan, puntu danak, banan banan, botatu beharko dute, aldeko botoa, kontrakoa edo abstentzioa emanez.
OHARRA
Batzarra bukatutakoan, kafea eskainiko zaie bertaratu direnei, Kulturateko Klaustroan.
Ekitaldia partekatu
