IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA eta ANTIOKO BASELIZAra bisita

  • Noiz: urriak 17, asteartea.
  • Joan-etorria autobusez:

Autobusaren ordutegia:

    • Eskoriatza (Akeitan) 09:10
    • Aretxabaleta (Azben) 09:15
    • Arrasate (Udaltzaina) 09,28
    • San Prudentzio 09:33
    • Bergara (PESA) 09:38Igartubeiti 10:15

Antolaketa:

  • 10:30ean: Igartubeiti Baserri Museoaren bisita (interpretazioa zentroa eta baserria)
  • 11:30ean: habe dolarea martxan jarriko dute sagarren prentsaketa egiteko. Azalpenak euskeraz eta gazteleraz emango dituzte
  • 12:45ean: Antioko ermitara bisita. 20 min inguruko azalpena euskaraz izango da.
  • 13:30ean: Bidebide tabernan mokadutxoa

Prezioa: 20€

  • Ordainketa:
    • Esku dirutan
    • Transferentzia bitartez, ES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrontera
  • Izena emateko epea, urriaren 2-an zabalduko da, bisitaren iragarkia whatsappez bialtzen denean (ez dira onartuko aurretiko izen emateak)
  • Izena emateko azken eguna: urriak 9
  • Parte hartzaileen kopurua: 45

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digu. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute Igartubeiti baserria. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.

Eraikinaren ezaugarriak (antzinatasuna eta adierazgarri bakarra izatea) eta baserriak ia osorik zituen jatorrizko egiturak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen martxan jartzea eredugarritzat jo den baserria berritzeko proiektua, XVII. mendean Igartubeiti baserriak zuen itxura berreskuratzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak interpretazio zentroa eraikitzea eta hornitzea erabaki zuen baserrian emandako informazioa zabaltzeko, baita

bertan bisitaldiak kudeatu asmoz ere. Bi guneak, baserriak eta interpretazio zentroak, baratzearekin eta bere ingurunearekin batera osatzen dute Igartubeiti Baserri Museoa.

ANTIOKO BASELIZA

Gipuzkoako barrualdean dokumentaturik dagoen lehen parrokia-eliza da eta 1576 urtera arte Zumarragak izan zuen lehena.

Gaztelako Enrique II.-ak 1366ko maiatzaren 12an Francisco Gomez de Lazkanori, Lazkaoko Jauregiko bigarren jauntxo eta oinaztar bandoaren buru zenari, Juro de heredad -betirako dohaintzan- eman zion eliza.

Eraikinak bere historian zehar hainbat aldaketa jasan ditu.

Tenplua Monumentu Historiko-Artistiko Nazional deklaratu zuten 1965eko irailaren 23an, eta Euskal Monumentu Historiko-Artistiko 1984ko uztailaren 27an.

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2023 - 10 - 17 10:30
  • Kategoria