Bizkaiko Uribe Kostan: Barrikatik Algortara

  • GOIENAGUSI. 2026.09.24, osteguna.
  • Mendi ibilaldia: Uribe-Kostan zehar, Barrikatik Algortara (12,5 km.)
  • 70 lagun.

Hasiera ederra eman dio Goienagusik 2026-27 ikasturteari! Kostalde benetan polita, itsasoa eta zerua, biak urdin eta giro paregabea 70 partaideen artean.

Barrikan eman diogu hasiera ibilbideari, GR 123aren etapa honi zati bat kendu nahian. Hasieratik flysch-a eta itsaslabarrak aurrez aurre, marka zuri-gorriak eraman gaituzte aurrera galera barik.

Aldapa leunetan edo bide lauetan errez egin ditugu Algortarainoko kilometroak, Sopelatik pasatuta, kargaontziak eta turistaz beteriko ferria pasadan ikusten genituen bitartean.

Kostaldeko zaindari diren Punta Galeako itsasargia eta Aixerrota izeneko haize-errotaren ondotik igaro gara, azkenik Algortako portu zaharrera jaitsiz. Hemen denbora izan dugu, eguraldia lagun, Ereagako hondartzan amestutako bainua hartzeko edo merezitako tragotxoa edateko inguruko terrazaren batean.

Tamarises jatetxean ondo bazkaldu ondoren, bueltako bidea hartu dugu gure autobus luzean, batzuk ilea ondarrez beteta eta beste batzuk Bizkaiko kostaren edertasuna komentatuz.

ARGAZKIAK